Nortzuk gara?
Maiatzaren 15eko manifestaldiaz geroztik, bakezaletasunez eta espontaneoki geure haserrea adierazteko bildu garen hiritar talde bat gara; orain hiriko espazio eta leku publikoak okupatzen ditugunak geure haserrea ikus dadin.
Maiatzaren 17tik aurrera, modu asanblearioan, gure Madrileko lagunen protestekin bat egiteko kanpaldi baten deialdia burutu genuen. Zu ere gu bezala hiritar haserretuen parte bazara, gure ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Animatu eta erakutsi zure haserrea!
Gure funtzionamendua
“Hiritar haserretuak” mugimendua hasi berri da eta oraindik ernetzen ari da.Hori dela eta honen funtzionamendua eta antolaketaren oinarriak (oraingoz) gorpuzten ari dira.Orain arte, arratsaldeko 20:00tan Boulevardean asanblada ireki bat ospatu da, non edoizein hiritarrek bere prosamenak eta iritzia adierazteko aukera izan duen. Horretaz gain mugimenduaren inguruko erabakien bozkaketak burutu dira.
Asanbladaren ostean, talde txikietan gai ezberdinen inguruan eztabaidatzen da. Talde hauek hitz egiteko , iritzi ezberdinak entzuteko eta hobekuntzetan pentsatzeko aukera ematen dute. Iritzi guzti hauek pertsonalak eta indibidualak dira. Adierazpen hauek eztabaida talde desberdinen “Aktetan” (eztabaida taldeetan jasotako iritzien laburpena) jasotzen dira, eta hauek eskuragarri daude edozein momentutan aurreko gaiak talde berrietan jorratzeko.

Oso ondo egiten ari zarete, eutsi eta ea aldaketak etor daitezken, behar ditugu. Gure inguruan injustizia ekonomiko asko dago. Jarraitu. Animo.