Donostia Kanpaldia gehitzen zaio Ekainaren 30 aren Manifestazioari , TOPAk (Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde) eta Tolosaldea-ren eta Gipuzkoa-ren talde desberdinek antolatuta, hurrengo arrazoiengatik:
1) Estatu mailan: Gobernua OSASUN PUBLIKOAREN PRIBATIZAZIORANTZ AURRERA EGITEKO neurri desberdinak hartzen ari da. Pribatizazioa 15/97 legearekin hasi zen, lege honen bidez, enpresa pribatuei osasun zentru publikoen kudeaketan sartzea baimentzen zaie.Eta orain ostiralero, PP-ren gobernuak GURE OSASUSISTEMAREN
OINARRIEN KONTRA (Berdintasuna, eskuragarria, birbanaketa eta unibertsaltasuna) doazen neurri berriak inposatzen dizkigute:
OINARRIEN KONTRA (Berdintasuna, eskuragarria, birbanaketa eta unibertsaltasuna) doazen neurri berriak inposatzen dizkigute:
. UNIBERTSALTASUNAren kontra: 26 urtetik gorako gazteak, subsidioa jasotzen dutenak, etorkinak…kanpo utziz
. BERDINTASUNAren kontra: Zerbitzu-zorroan maila desberdinak egingo dira: zerbitzu basikoak eta zerbitzu osagarriak egongo dira, azken hauek ordaindu egin beharko ditugu.
. ESKURAGARRITASUNAren kontra: Osasun zerbitzuen, ospitale edo bertako solairuen, larrialdietako zerbitzu eta osasun zentroen itxiera.
. BIRBANAKETAren kontra: BOTIKEN “COPAGO”-a. Pentsiodunak, lehenbizikoz beren botiken zati bat ordaindu beharko dute.
2) Maila lokalean: TOLOSALDEAN ESPEZIALITATEETAKO ANBULATORIOA DESEGINEZ hasi ziren eta asuncion klinikarekin egindako HITZARMENAREKIN jarraitu zuten, klinika eskualde ospitale moduan funtziona zezan.
ZALANTZAN jartzen genuen Asuncion klinika, beste eskualde ospitale publikoek ematen duten kalitate berdineko arreta emateko gai izango ote zen.
Asuncion klinikaren eta Gipuzkoako beste Eskualde Ospitalle Publikoek dituzten plantillak konparatu ditugu eta emaizak aurkeztu genituen pasa den Ekainak 16-an egindako Batzarrean:
KLINIKARI, beste eskualde Ospital Publikoekin alderatzeko, GUTXIENEZ orain duen plantillaren %53-a FALTA ZAIOLA SALATZEN DUGU
- Tolosaldeako herritarrek, Klinikaren hutsei buruz, aurkeztu diren 600DIK GORAKO KEXAK ikusita.
- Eta baita ITXARON ZERRENDAK pixkanaka luzatuz joan direla, hitzarmenaren aurretik ia itxaron behar ez zenean. Adz: Kardiologia eta traumatologiako lehen kontsulta baterako, hiru hilabete.
Orain ZIURTASUN OSOZ esan dezakegu:
KALITATE ESKASAGOKO OSASUN ARRETA JASOTZEN ARI GARA NAHIZ ETA BERDIN ORDAINDU.
Nahikoa arrazoi baditugula uste dugu, datorren Ekainak 30an kalera atera eta 12tan Trianguloan egingo den MANIFESTAZIOAn parte hartzeko.
TOLOSALDEA ETA BESTE ESKUALDEETAKO HERRITAR guztiak GONBIDATU nahi ditugu GURE ESKUBIDEEN AURKA DOAZEN NEURRIEI GURE EZEZKOA ADIERAZTEKO, KUDEAKETA PUBLIKOKO ESKUALDE OSPITALE PUBLIKO BAT eta ESPEZIALITATEETAKO ANBULATORIOA ERABAT HORNITZEA EXIJITZEKO
EZ esan dezagun kolektiboki, kalean protesta dezakegu, idatzita egitea, adieraztea gu baina GUZTIEN artean esan dezagun ez pribatizazioetara. Bai Osasun Publikoa iraunkor eta posiblea da!:

