BERAIEN SISTEMAREN AURREAN, GURE BIDEAK ZABALDU! Eredu sozial alternatibo baten aldeko Gipuzkoako lehen topagunea:

2012/06/17
By

Datozen ekainaren 18 eta 19an G20-aren bilkura berri bat ospatuko da Mexikon. Bertan, Europar Batasuna eta munduko 19 estatu boteretsuenen gobernu-buruak elkartuko dira, arlo guztietan ondorioak dauzkan nazioarteko sistema ekonomikoari buruz eurek nahi dituzten erabakiak hartzeko eskubide osoa bailuten. 19 Estatu, non
ezin den topatu Giza garapen indize baxuena duten 50etatik ezta bat bera ere. 19 Estatu, non Afrikar kontinentea osatzen duten 54etatik soilik bakarra topatu daitekeen.

Erabakiak hartuko dituzte, nola edo hala eredu sozioekonomiko hau betikotu eta iraunarazteko, gutxi batzuen etekin ekonomikoa izanik beti ere, arrakasta neurtzekoduten tresna bakarra. Alboratu egingo dituzte gehiengoaren bizi baldintzen hobekuntza eta ahaztu egingo zaie gure planeta mugatua eta finitua dela.

Bilkura antidemokratiko eta atzerakoi honi aurre egiteko erabakia hartu dugu; horretarako eta Krisiaren aurrean alternatibak proposatzeko Kontra-Bilkura bat antolatu dugu Donostian ekainaren 17tik aurrera, EREDU SOZIAL ALTERNATIBO BATEN ALDEKO GIPUZKOAKO I. TOPAGUNEA izenekoa.

 

Anima zaitez!

.Manifestua: http://ekainekojarduna.ourproject.org/?page_id=17&lang=eu
.Egitaraua:  http://ekainekojarduna.ourproject.org/?page_id=19&lang=eu

. EKAINA 17!:  17:00 H Bulebarrean:  KONEXIO ZUZENA GREZIAREKIN! Alternatibak bila ditzagun egungo ereduak sortzen dituen gizarte desoreken aurrean ANIMATU ETA PARTE HARTU!! https://www.facebook.com/events/172941066170410/

.HemeroteKa:
- Gara: “G20-koen bilkuraren aurrean, eredu berri baten aldeko Gipuzkoako I. Topagunea” (2012.06.13)
http://www.gara.net/paperezkoa/20120613/346567/eu/G20-koen-bilkuraren-aurrean-eredu-berri-baten-aldeko-Gipuzkoako-I-Topagunea/
- Berria: “G-20 Taldeak datorren astean bilkura egingo duela eta, Donostiako hamalau taldek kontra-bilkura egin dute gaur Donostian” (2012.06.13)
http://berria.info/argazkiak/612/#g_20aren_bileraren_aurka_donostian

Antolatzaileak/Organizan:
ASKAPENA, AUZOLAN EKIMENA, BILGUNE FEMINISTA, CALCUTA ONDOAN, DONOSTIAKO AHT-REN AURKAKO TALDEA, DONOSTIAKO EKONOMIA LANTALDEA (15M), EGIA BIZIRIK, EGUZKI, HERRIZOMAK, MUGARIK GABE, MUNDUBAT, MUNDUA ELKARLANEAN (15M), POBREZIA ZERO, STOP DESHAUCIOS.

 

Tags: , , ,

One Response to BERAIEN SISTEMAREN AURREAN, GURE BIDEAK ZABALDU! Eredu sozial alternatibo baten aldeko Gipuzkoako lehen topagunea:

  1. acampadadonostia on 2012/06/17 at 11:04

    . EKAINA 17!: 17:00 H Bulebarrean: KONEXIO ZUZENA GREZIAREKIN! Alternatibak bila ditzagun egungo ereduak sortzen dituen gizarte desoreken aurrean ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
    https://www.facebook.com/events/172941066170410/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Hilabeteko lehen ostegunetan 19:00tan Donostiko Bulebarrean asanblada herrikoia. Gai-ordena hemen ikusi eta aldatu dezakezu

El primer jueves de cada mes a las 19:00 en el Boulevard donostiarra asamblea popular. Puedes ver y modificar el orden del día aquí

Acampada Donostia en n-1

Bideoak

Argazkiak

www.flickr.com
Elementos de AcampadaDonostia Ir a la galería de AcampadaDonostia